XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kristautasuna osoan lurperatu dogu.
Kristorekin barriro berbiztuko garan itxaropen honeek damotso indarra eta arnasa gure sinismenari.
Apostoluak ere hots handiz iragarri eben Jesusen berbizkunde hori.
Esan daigun ezer baino lehen, Jesus berbiztu zan une haretan, ez zala, han bertan, inortxo ere egon Jesusen biztuera hori ikusteko.
Ez eban inok ikusi Jesus berbiztuten.
Aingeruak bakarrik egon ziran, antza; guk, ba, aingeruaren esanez ezagutu genduan lehenengoz Jesusen biztuera hori.
Markos deunak honela idatzita deuko:
Eta goizaldean, eguzkia urtetean, hilobira heltzen dira.
Gora begiratu, eta harria hilobitik kenduta egoala ikusten dabe, harria handia zanarren.
Hilobian sartu eta gazte bat ikusi eben eskumaldean jezarrita, soineko zuriz jantzita: ikaratu egin ziran.
Harek, ostera, hauxe dirautse:
Behin eta barriro esango dogu Jesusen biztuera honetan dagoala kristau fedearen giltzarria; Jesusen bizitza guztia aditzera emoten deuskun erakusgarri bete-betea.
Jesusek heriotza azpiratu dau.